1974ko ekainaren 25ean ireki zituen, lehenengoz, Coro Sorarrainek estetika-zentro honen ateak.
Orduz geroztik, esperientziarekin eta punta-puntako tratamenduekin zerbitzurik eta arretarik hoberenak eman dizkie bere bezeroei.
Aurpegi-tratamendu unisex (aurpegi-higienea, hidratazioa, adin-zimurren aurkakoa) eta gizonentzako berariazko tratamenduak eskaintzen ditu, baita gorputz-tratamenduak ere (drainatze linfatikoa, erreduktoreak, zelulitisaren aurkakoak, bizkorgarriak).
Ordutegia:
Astelehena, asteazkena eta ostirala: 9:00etatik 13:00etara, eta 15:30etik 19:30era
Asteartea eta osteguna: 9:00etatik 14:00etara, eta 15:00etatik 19:30era
Larunbata: 9:00etatik 13:00etara